Datorren astean hasiko dira banatzen "Hala bazan... Debagoieneko plazan" ipuin bilduma

Usoa Agirre 2004ko mar. 10a, 17:15
"Hala bazan...Debagoieneko plazan" ipuin liburua aurkeztu du Goienak gaur Aramaion. Eskualdean jasotako lau ipuinez osatuta dago liburua. Aurkezpenean izan dira lau ipuinen idazleak, Jabi Erostarbe ilustratzailea eta Estepan Plazaola Goienako presidentea.

Eskualdean jasotako lau ipuinez osatuta dago liburua. Batzuk Euskal Herrian zehar ezagunak diren beste ipuin batzuen aldaerak dira, eta besteak erabat orijinalak. Hona hemen ipuinen izenburuak eta egileen izenak:

  • Juaniko Txistu. Juan Martin Elexpuru.
  • Torreko zubixa. Jerardo Elortza.
  • Arrasateko dragoia. Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta.
  • Hontza zergatik bizi dan gabaz. Divina Arriolabengoa eta Arantza Ozaeta.

Divinak eta Arantzak elkarrekin egin zituzten bi ipuin. Aramaioko Udalak emandako beka bati esker jaso zituzten ipuinok.

Marrazkiz jantziak

Hitzez gain, marrazkiek ere garrantzi handia dute ipuin hauetan. Lau ilustratzaile aritu dira istorioak irudiz janzten:

  • Jabier Erostarbe. Juaniko Txistu.
  • Jokin Mitxelena. Torreko Zubixa.
  • Lorena Martinez Oronoz. Hontza zergatik bizi dan gabaz.
  • Iñigo Sarasola. Arrasateko dragoia.

Hiru azpieuskalkitan

Liburuak hiru bertsio izango ditu, eskualdeko azpieuskalkien arabera, eta Asteleheneko Goienkaria-ren harpidedunen artean banatuko da, dohainik.

Datorren astean hasiko dira liburua banatzen harpidedunen etxeetan. Hala ere, apirilaren 7a baino lehen harpidedun egiten diren guztientzat banatuko denez, bigarren banaketa bat ere egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak