Martxoaren 2an azaldu zuen Jose Ramon Beloki, oraingo Lurralde Antolamendu eta Sustapenerako Departamenduko Foru Diputatuak kargua utziko zuela. Arrazoia, martxoaren 14ko estatuko hauteskundeetan parte hartuko duela. Bere lekua Foru Aldundian Koldo Azkoitiak hartuko du eta horretarako Bidegi, autopistak kudeatzeko enpresan duen zuzendaritza kargua utziko du.
Ez da lehen aldia Koldo Azkoitiak ardura duen kargua hartu duena erakunde publikoetan. Azken 14 urtetan ardurak izan ditu, besteak beste, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako udaletxeetan eta Debagoieneko Mankomunitatean.