Mondragon Unibertsitatea Barakaldon jokatzen ari den Euskadiko txapelketan

Gorka Etxabe 2004ko mar. 4a, 16:57
Mondragon Unibertsitateko zenbait ikaslek Euskadiko unibertsitateen arteko txapelketan parte hartu dute gaur. Datorren astean finalak jokatuko dituzte Gorostiza kirol gunean, Barakaldon. Gaur MUko 25 ikaslek jokatu dituzte kanporaketak. Datorren asteko finaletan, ostera, MUko 100 bat ikasle arituko dira

Barakaldoko Gorostiza kiroldegian jokatu dira gaur goizean unibertsitateen arteko Euskadiko txapelketako lehenengo kanporaketak. Nor baino nor izan ditugu Mondragon Unibertsitateko, Deustuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak. Aurtengoan Deustuk antolatu du Euskadiko txapelketa eta MUtik 25 lagun gerturatu dira gaur Barakaldora.

Eskubaloi eta areto futboleko taldeak eta xakeko lagunak joan dira Mondragon Unibertsitatetik. Eskubaloiko mutilek Deusturen kontra jokatu dute, eta 23 eta 19 galdu dute.

Areto futboleko mutilek, berriz, irabazi egin dute. Deusturen kontra jokatu dute semifinala, eta bi goleko aldearekin irabazi dute partidua. 12 sartu dituzte bizkaitarrek eta 14 debagoiendarrek.

Xakekoek hiruko txapelketa jokatu dute EHUko eta Deustuko jokalariekin, eta galdu egin dituzte partida guztiak. Arestian aipatu bezala, gaurkoan Euskadiko txapelketako sailkapeneko partidak jokatu dira eta datorren asteko ostiralean finalak egingo dituzte.

Datorren asteko finaletan MUko 100 bat ikaslek esku hartuko dute

Mondragon Unibertsitatetik ehun bat kirolari gerturatuko dira Barakaldoko Gorostiza kirol gunera. Talde ugari eramango dituzte gure ibarreko ordezkariek. Areto futboleko neskak eta mutilak. Eskubaloiko neskak. errugbiko mutilak, futbol 11ko mutilak, eta teniseko neskak eta mutilak.

Gainera Frontenis txapeketa ere jokatuko dute, banaka eta binaka, eta esku pilotan ere arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak