Atzeratu egin da bainujantzian agertu eta aste bukaera hotel batean oparitzearen kontua

ArrasateIrratia 2004ko martxoaren 3a

Datorren eguakotxerako Bergarako Eroskiko bulegoak ekintza bitxia zuen antolatua: bainujantzian agertzen ziren lehenengo 25 lagunei aste bukaera bat hotel batean dohainik oparitu behar zien. Udalak baina, bulegoko obrak geldiarazi dituela eta, aste bukaera dohainik lortzearen kontua atzeratu egin dute.

Ez digute jakinarazi noiz inauguratuko duten bulegoa eta noiz egingo duten ekimen bitxia. Martxoaren 5ean, 17:00 eta 17:15 bitartean, Bergarako Eroski bidaia agentziara bainujantzian joaten ziren lehenengo 25 laguntzentzat oparia zuen Eroskik. Baina esandakoa, Bergarako Udalak turismo agentziako obrak geldiarazi dituela eta atzeratu egin dute ekimen berezia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak