Goizeko 10:30ean hauek dira itxita dauden mendateak: Leintz Gatzaga, Kanpanzar eta Elgeta. Hurrengo mendateetan, berriz, autoek kateak behar dituzte: Arlabanen, Deskargan eta Aramaioko Kurtzetan. Gure inguruan egoera onena duen mendatea Udana da, baina han ere autoek oso kontuz ibili behar dira.
Istripu gutxi
Elurrak arazo ugari ematen ditu autoak mugitzeko, baina ez die uzten abiadura handian hartzen. Horrek istripu gutxi egotea ekartzen du eta Ertzaintzatik adierazi dutenez, gure inguruan ia ez da istripurik egon eta egon direnak txapa kontu arinak izan dira.