Datorren zapaturako utzi du Elkarrik sinadura bilketa

Eguraldi txarrak behartuta, bertan behera utzi du Elkarrik gaurko sinadura biltze eguna. Hala ere, Aramaion egubakoitz iluntzean, eta Oñati eta Bergarako azoketan goizean goiz jarri dituzten mahaiak, ez dituzte erretiratu.

Datorren zapatuan, martxoaren 6an, egingo du Elkarrik gaurko deituta zegoen sinadura bilketa. Eguraldiak behartuta hartu du Elkarrik erabaki hori.

Goizeko 9:45etan pasa dio abisua Elkarrik, Euskal Herriko ibar bakoitzeko arduradunari. Hauek, segidan, herri bakoitzekoari eman diote oharra.

Salbuespenak

Oñatin eta Bergaran, goizean goiz jarri dituzte mahaiak azokan. Eta mahai horiek ez dituzte kendu. Eguerdia arte egon dira sinadurak biltzen bi toki horietan. Bestalde, Aramaion, egubakoitz iluntzean jarri zuten mahaia.

Datuak

Debagoienean, 21 mahai jarri behar zituzten eta 75 bat boluntario zeuden laguntzeko gertu. Helburua, ibarrean 1.500 sinadura biltzea zen. Datorren zapatuan, ordu eta toki berean egongo dira mahaiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.