Bederatzi debagoiendar martxoko hauteskunde orokorretan

ArrasateIrratia 2004ko ots. 26a, 16:16
Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina, eta martxoaren 12ra arte iraungo du. Debagoienari dagokionez, Kongresurako eta Senaturako zerrendetan bada ibarreko makina bat lagun. Bederatzi guztira.

  • Aralar: Xabier Sarasua atxabaltarra, Aralar-Zutik koalizoaren zerrendan Gipuzkoatik lehena izango da kongresurako. Koalizioaren kongresurako zerrendan ageri dira ere, Pilar Etxaniz antzuolarra bigarren, eta Ainhoa Larrañaga bergararra, bosgarrena.
  • Eusko Alkartasunatik, Iñaki Galdos oñatiarra senaturako bigarrena, eta Pello Urizar mondragoetarra senaturako zerrendan hirugarrena ageri dira.
  • Ezker Batuaren kongresurako zerrendan honako hauek: Joseba Ugalde arrasatearra hirugarren, eta Andres Diez bergararra bigarren. Ezker Batuarekin jarraituz, senaturako zerrendan lehena Isabel Salud bergararra dugu.
  • Alderdi sozialista: Bukatzeko, Elvira Kortajarena, Antzuolan alderdi sozialistako zinegotzi dena, alderdi sozialistaren kongresurako zerrendan Gipuzkoako bigarrena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak