Debagoieneko Aralarrek dio ez dituela hartu tokatzen ez zaizkion zinegotzien aulkirik

Debagoieneko Aralarrek prentsa ohar bat bidali du argitzeko Debagoienean nola jokatu duen Aralarrek. Aralarretik eskatzen dute kartela atera dutenei jakin dezatela egindako errorea zuzentzen.

Debagoieneko Aralarrek dioenez, ez dute inoren kargurik hartu. Horixe da hitzez hitz adierazi gura dutena. Jarraitzen dute esanez, Gure herrietako hormetan kartelak jarri dituzte "Aulki hau ez da zurea" izenburuarekin. Zerrenda luze batean agertzen dira botoen arabera plataformei zegozkien karguak hartu zituztenen izenak. Tartean zenbait Aralarkiderenak. Uste genuen mundu guztiak zekiela Aralarrek ez zuela hartu berea ez zen kargurik.

Prentsa oharrean jarraitzen dute esaten nola dauden hartu gabe Debagoienean "aulki" horiek:

  • Bergaran lau zinegoti tokatzen zitzaigun legearen arabera, eta hiru hartu genituen, bestea plataformari zegokiolako.
  • Aretxabaletan ere lautik hiru.
  • Arrasaten bi zinegotzitik bat hartu genuen.
  • Elgetako hirurak garbiak ziren.
  • Gipuzkoan: Herrialdeko beste herrietan ere berdin jokatu genuen. Batzorde elektoralak dirua deskontatu zigun horregatik.

Debagoieneko Aralarrek esaten duenez, elkartasun keinu bat egiteko egin zuten egin zutena eta kargu horiek hartzea ez zela etikoa pentsatuta: Pentsatu genuen ez zela etikoa karguak hartzea eta uko egin genien. Elkartasun keinu bat ere egin nahi genien legez kanpo utzitako plataformei. Horregatik, harri eta zur geratu gara gure izenak hormetan ikusi ditugunean.

Amaitzen dute esaten, Elkarbizitzagatik eta egiari zor zaion errespetuagatik, pentsatzen dugu akatsa onartzen eta zuzentzen jakingo dutela egin dutenek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.