Mondragon Unibertsitatean jokatuko dituzte kirol txapelketak

Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuek antolatu dute txapelketa. Martxoaren 3an MUko fakultateen arteko neurketak jokatuko dituzte Arrasateko Iturripe kiroletxean. Martxoaren 4an, berriz, Euskadiko txapelketan esku hartuko dute.

Euskadiko txapelketa Barakaldon jokatuko da aurten. Deustuko unibertsitateak antolatu du, eta Euskadiko unibertsitateetako kirol taldeek hartuko dute parte. Martxoaren 4an jokatuko da Euskadiko unibertsitateen arteko kirol txapelketa.

MUko txapelketak martxoaren 3an

Aurretik, baina, martxoaren 3an jokatuko dituzte MUko kirol taldeen arteko partidak. Arrasateko Iturripe kiroldegian elkartuko dira Mondragon Unibertsitateko fakultate ezberdinetako ikasleak. Ehunka lagun elkartuko dira bertan. Arratsaldean ere izango da kirola egiteko aukera. Izan ere, herri kirol txapelketa egingo dute ikasleek.

Kirol argazki lehiaketa abian

Era berean, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuek abian jarri dute kirol argazki lehiaketa. Hirugarren aldia da lehiaketa egingo dutena, eta aurrekoetan baino parte hartzaile gehiago espero dituzte. Informazioa jaso nahi duenak dei egin dezake MUren kirol zerbitzuetara; 943 71 20 33 telefonora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.