Komertziorako formakuntza ikastaroak antolatu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko otsailaren 25a

Debagoieneko komertziorako elkarteek, komertzioari egokitutako formakuntza ikastaroak antolatu dituzte. Doan dira.

Aretxabaletako Aretxarte elkarteak, Bergarako Bedelkar elkarteak, Arrasateko Ibai-Arte elkarteak eta Oñatiko Txanda elkarteak antolatu dituzte ikastaroak. Bastida akademia eta GATC elkartearen laguntzarekin antolatu dituzte, eta Hobetuz-ek subentzionatu ditu. Doan dira.

Ikastaro mota asko

Ikastaro hauek, elkarte horietako kideentzat dira, eta informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, 943-79-30-90 telefonora deitu beharko dute.

Maitzaren edialdera hasiko dira ikastaroak, eta pertsona kopurua, mugatua izango da. Hauexek dira ikastaroak:

  • Erakuslehio-apainketa II
  • Paketeria
  • Lan arriskuen prebentzioa
  • Pisuen manipulazioa
  • Negoziatzeko teknikak
  • Denboraren gestio aproposa
  • Negozioaren etekinaren kalkulua
  • Bezeroarenganako arreta
  • Erosketen gestioa
  • Merchandising
  • Saltzeko teknikak
  • Kexei nola erantzun

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak