Lasai, martitzenean aratusteak ospatuko dituzuenok, martitzenean ere eguraldi ederra izango dugula aurreratu baitigu Joxe Landak. Eta mendira elurraz gozatzera joateko asmoa duzuenok ere jakin, mendietan elurra ez dela erraz desagertuko.
Gaur goizean izotza
Izotz galanta egon da gaur goizean eta atzo edurra kentzeko erabili ziren makinek lekua utzi die gatza botatzekoei. Hainbat bidetan bota dute gatza.