Master amaierako diploma jasoko dute 14 ikaslek

Julen Iriondo 2004ko ots. 19a, 18:02
Mondragon Unibertsitatearen Produkzio zuzendaritza masterra egin duten ikasleei iritsi zaie diploma jasotzeko ordua. Guztira 14 izan dira master honen 13. aldian ikasketak burutu dituzten lagunak, enpresa desberdinetako profesionalak guztiak.

Mondragon Unibertsitateak Produkzio zuzendaritza masterreko diploma banaketa egingo du bihar (otsailak 20) arratsaldean. Master honek 13. aldia izan du iazkoa, eta guztira 14 lagunek burutu dituzte ikasketak. Diploma banaketa 18.30ean hasiko da, Aretxabaletako Otalora jauregian, Mondragon Unibertsitateko Ikerketa eta Garapen zuzendari Sabin Fernandez buru dela.

Arrasateko Goi-Eskola Politeknikoak emandako master honen helburua izan da enpresa industrialaren alorrean lanean ari diren profesionalak ardura postuetarako heztea. Masterrak Euskal Herriko enpresetako teknikari eta zuzendaritzetako kideak izan ditu ikasle, eta ikasketak amaitzeko industria proiektu bana aurkeztu behar izan dute hauek.

Hainbat gai aztergai

Proiektu hauek euren enpresetan garatu dituzte masterrak iraun dituen 504 orduetan. 13 hilabeteko iraupena izan du masterrak, eta bederatzi modulutan banatuta egon da. Enpresa eta bere ingurua, ekoizpen fisiko sistema, antolakuntza mota, etengabeko hobekuntzaren antolaketa, eskaera-bezero prozesua, pertsonen kudeaketa eta zuzendaritzaren funtzioa bezalako gaiak aztertu dituzte.

Ikasketa hauetan, gainera, partaide izan dira baita ere erkidegoko hainbat enpresa: ITP, Fagor edo Ger Maquinas, esaterako. Irakasle lanetan, berriz, hainbat unibertsitate, teknologia parke eta enpresatako adituak aritu dira, Mondragon Unibertsitateko irakasleez gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak