Lausardi abesbatzak pieza ezagunak joko ditu Kursaalen

Leire Kortabarria 2004ko ots. 17a, 13:12
Kontzertu Didaktikoak emanaldia egingo du Lausardi Koru Sinfonikoak hilaren 21ean, zapatua, Donostiako Kursaalen. Perkusioaren eta abesbatzen lana ezagutarazteko kontzertua da.

Lausardi abesbatzak Opus III. Percussion Ensemble taldearekin batera hartuko du parte kontzertuan. Otsailaren 21ean izango da, Donostiako Kursaalen, 12:00etan. Jose Ignazio Antsorena musikariak aurkeztuko du ekitaldia.

Talde biek hainbat pieza oso ezagun jokatuko dituzte entzuleendako. Hona hemen egitaraua:

  • El círculo mágico (Manuel de Falla).
  • Danza española nº5, Andaluza (E. Granados).
  • Pizzicato (polka) (J. eta J. Strauss).
  • La del soto del parral (R. Soutullo eta J. Vert).
  • Agua, azucarillos y aguardiente (F. Chueca).
  • La gran vía (F. Chueca eta J. Valverde).
  • Días de vino y rosas (H. Mancini).
  • West side story (L. Bernstein).

Musika moldaketak eta zuzendaritza Jesus Soldevillaren esku izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak