Iñazio Arregi zuzendari nagusiak hartu ditu kazetariok Arrasateko egoitzan. Han erakutsi zaie Goienak egiten dituen lanak. Press-eko erredakzioa, GOITBko platoa, Arrasate irratia... izan dira erakutsitakoak. Goienak lantzen dituen lau hanken gainean jardun du zuzendari nagusiak:
- Irratia: Arrasate Irratiaren gaineko kontuak azaldu dizkie Aitziber Aranburuzabalak.
- Telebista: Goiena Telebista. Oihane Agirre zuzendariak hartu ditu Goienako platoan.
- Prentsa: Arrasate Press, Goienkaria, Asteleheneko Goienkaria, Berrigara... Iker Barandiaranek papereko informazioa zertan den azaldu die. Baita Astelehenetako Goienkariaren berri eman ere.
- Internet: Sustatu.com, Goiena.net... Luistxo Fernandez eta Iban Arantzabal izan dira sareko kontuen gainean berbetan.
Hainbat herrialdetatik Euskal Herria ezagutzera
Finlandia, Katalunia, Eslovakia, Austria eta Tiroletatik etorri dira zortzi ordezkari. Denek ikusi dituzte oso gustora eskualdeko proiektua den Goienako lanak. Ezagutuko dituzte egun hauetan Berria egunkaria, Seaska, Gure Irratia, Batera plataforma Demoak, AEK, EITB eta baita Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila ere.