Asteleheneko Goienkariaren aurkezpen ekitaldiak

Goiena 2004ko ots. 11a, 13:30
Hil honen 16an izango da kalean Asteleheneko Goienkariaren lehen alea. Aurreko astean, Arrasate eta Oñatin egin ziren aurkezpen ekitaldiak. Gaur, osteguna, 19:00etan izango dira aurkezpenak Aretxabaletan eta Bergaran. Herritar guztiei zabaldutako deialdiak dira.

Aurkezpen egunak

Goienak jendaurrean aurkeztuko du Asteleheneko Goienkaria Aretxabaletan eta Bergaran. Aurkezpenak herritar guztiei zuzendutakoak dira:

  • Aretxabaletan, udaletxeko ganbaran otsailaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Inazio Arregik (Goienako Zuzendari Nagusia), Arritxu Olidenek (Aretxabaletako alkatea) eta Nuria Agirrek (Loramendi Elkarteko Presidentea) zuzenduko dute aurkezpena.
  • Bergaran, kultura etxean, otsailaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan. Estepan Plazaolak (Goienako Lehendakaria), Victoriano Gallastegik (Bergarako alkatea) eta Olatz Olasok (Jardun Euskara Elkarteko Presidentea) zuzenduko dute ekitaldia.

Hiru atal nagusi:

Hauek dira Asteleheneko Goienkariak izango dituen hiru atal nagusiak:

  • Geurean: gizarte gaiak izango dira atal honetan landuko direnak, bai aste bukaeran pasatakoak eta bai astean zehar garatuko direnak.
  • Kultura: aste bukaeran Debagoienean izan diren kultura ekitaldien gaineko kronikak, albisteak edota elkarrizketak batuko ditu atal honek. Gainera, astean zehar izango diren ekitaldien berri ere emango da.
  • Kirola: gure ibarrean izaten diren kirol jarduerak jasoko dira atal honetan. Kirol guztiek izango dute beren lekua Asteleheneko Goienkarian, baita maila denek ere. Bestalde, Reala eta Athletic futbol taldeek ligan duten jardunari jarraipena egingo zaio.

Harpidetza

Gogoratu, harpidetza kanpaina zabalik dagoela. Harpidetza egitea oso erraza da. Webgune honetan ere egin zaitezke harpidedun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak