Posta bidez bozkatzeko laguntza antolatu dute hainbat alderdik

Martxoko 15eko hauteskundeak direla-eta, posta bidezko bozka sistema erabili nahi dutenoi laguntzeko zerbitzua antolatu dute ibarreko hainbat talde politikok.

Oraingoz, EAJ eta PSE alderdiok deitu dituzte hainbat egun eta ordu posta bidez bozkatu nahi dutenei argibideak emateko. Edozelan ere, posta bidez bozkatzeko mugaeguna martxoaren 4a da, eta ordura arte baliteke beste alderdiek ere laguntza zerbitzuak deitzea.

  • Aretxabaletan, EAJ alderdiak batzokian emango ditu azalpenok, astelehen, martitzen eta eguenero, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:00etara. 943 79 57 43 telefonora dei dezakezue argibide gehiagorako.
  • Bergaran ere, EAJko talde bat batzokian egongo da laguntza ematen. 11:30-12:30 eta 19:30-21:00 da euren ordutegia.
  • Arrasaten, PSE taldea euren egoitzan egongo da laguntza emateko (Olarte kaleko 12an), 18:00etatik 19:30era. 943 79 69 42 telefonora dei dezakezue argibide gehiagorako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.