BetiZu Arrasateko Uarkape pilotalekuan

A. Leibar 2004ko otsailaren 3a

Debagoieneko haur zein gaztetxo guztiek Betizu Klubaren eskutik kanta eta dantza egiteko aukera izango dute. Zapatu honetan izango da, hilak 7, Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da.

Ekitaldia Arizmendi Ikastolak antolatu du. Ekitaldirako sarrerak, ondoko leku hauetan erosi daitezke:

  • Arizmendiko gune guztietan.
  • Arrasateko Uarkapeko takilan (hilaren 4an eta 6an, 16:00etatik 19:00etara),
  • Aretxabaleta eta Eskoriatzako liburutegi eta ludoteketan.
  • Zapatuan bertan, takilan, 16:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak