Asteleheneko Goienkariaren aurkezpen ekitaldiak

Hil honen 16an izango da kalean Asteleheneko Goienkariaren lehen alea. Hori dela eta, aurkezpen ekitaldiak antolatu ditu Goienak ibarreko hainbat herritan. Otsailaren 5ean, osteguna, 19:00etan Arrasateko udaletxean egingo da aurkezpena eta Oñatiko udaletxean 20:00etan. Herritar guztiei zabaldutako deialdia da.

Dagoeneko lanean da Asteleheneko Goienkaria-ko erredakzioa. Gizarte gaiak, kultura eta kirolak izango dira astekariaren ardatz.

Aurkezpen egunak

Goienak jendaurrean aurkeztuko du Asteleheneko Goienkaria. Aurkezpena herritar guztiei zuzendutakoa da:

  • Arrasaten, udal osoko bilkuren aretoan otsailaren 5ean, osteguna arratsaldeko 19:00etan.
  • Oñatin, udal osoko bilkuren aretoan, otsailaren 5ean, osteguna, arratsaldeko 20:00etan.

Beste herrietan egingo diren aurkezpenak denboraz emango dira aditzera.

Hiru atal nagusi:

  • Geurean: gizarte gaiak izango dira atal honetan landuko direnak, bai aste bukaeran pasatakoak eta bai astean zehar garatuko direnak.
  • Kultura: aste bukaeran Debagoienean izan diren kultura ekitaldien gaineko kronikak, albisteak edota elkarrizketak batuko ditu atal honek. Gainera, astean zehar izango diren ekitaldien berri ere emango da.
  • Kirola: gure ibarrean izaten diren kirol jarduerak jasoko dira atal honetan. Kirol guztiek izango dute beren lekua Asteleheneko Goienkarian, baita maila denek ere. Bestalde, Reala eta Athletic futbol taldeek ligan duten jardunari jarraipena egingo zaio.

Harpidetza

Gogoratu, harpidetza kanpaina zabalik dagoela. Harpidetza egitea oso erraza da. Webgune honetan ere egin zaitezke harpidedun.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.