Aste argigarria 0-3 bitarteko hezkuntza eskaintza publikoarentzat

Maria Agirre 2004ko ots. 2a, 09:52
Aste honetan jakingo dugu, 0-3 urte bitarteko umeendako eskaintza publikorik izango ote den bailaran. Inguruko herrietako alkateek proposamen bat egin diote Jaurlaritzari bailaran eskaintza hori antolatze aldera, eta hezkuntza sailaren erantzuna etorri da. Arrasateko udaleko ordezkariek esan digutenez, aste honetan emango dute erantzunaren berri.

Ezusterik ez bada behintzat, Jaurlaritzaren erantzuna baiezkoa izango dela esan daiteke, hau da, uste guztien arabera, hezkuntza sailak baiezkoa eman die Arrasatek, Oñatik, Aretxabaletak eta Eskoriatzako udalek, 0-3 urte bitarteko eskaintza publikoa antolatzeko proposatu duten formulari.

Arrasateko udalarekin harremanetan jarrita, aste honetan Jaurlaritzak emandako erantzuna publiko egingo dutela esan digute, azken egunotan aurkeztutako formularen inguruko azken xehetasunak lotzen ari baitira. Hortik pentsa daiteke Jaurlaritzak baiezkoa eman duela.

Horren arabera, lau herrietan: Arrasate, Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzan, herri bakoitzean 0 eta 3 bitarteko umeendako eskolak antolatuko dira, eta enpresa edo talde bat arduratuko da horren gestioarekin. Talde hori zein izango den jakitea falta da, eta horren berri aste honetan jakingo dugu, adostasunik lortu badute behintzat.

Bestalde, Goieskolak, Debagoieneko eskola publikoak batzen dituen elkarteak prentsaurrea deitu du eguenerako, eta prozesuaren inguruko argibideak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak