Mendiz-mendi joanda ospatuko dute ezkontza

Aitziber eta Maria 2004ko urtarrilaren 30a

Ezkondu berriak direla ospatzeko modu bitxia aukeratu dute, Rosa Lasagabaster eskoriatzarrak eta Asier Lasa arrasatearrak. Bihar, zapatua, Bizkaiko Aspe auzoko jatetxe batean ospatuko dute ezkontza, eta bertara mendiz-mendi iritsiko dira, oinez. Eskoriatzatik abiatu, eta Besaiden beste lagun batzuekin elkartu ondoren, bazkal ordurako Aspe auzoan izango dira. Zorionak biei!

Gainontzeko gonbidatuak, guztira 180 inguru, autoz edo autobusez iritsiko dira Aspera. Guztiek Rosa eta Asier ezkondu izana ospatuko dute janari goxo batekin. Hainbat maratoitan parte hartu dutela eta, Rosa eta Asier ezagunak dira bailaran. Duela bi urte, Rosa, emakumezkotan lehena helmugaratu zen Aizkorriko maratoiean. Asier, senarra ere korrikalaria da. Beraz, Aspera oinez joatearena ez da neketsua izango. Gainera, prestaketarako balio izango die, ezkon bidaian Austriako mendiak ezagutzera baitoaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak