Erabakia ez da ofiziala, hitzezkoa da, baina proiektuak izan duen erantzuna ikusita, Jaurlaritzak bertan behera utziko du Urkulurako zuen proiektua. Otsailean, Lurralde Zatikako Planaz argibideak emango dituzte Debagoieneko Udaletan, eta uste da bisitaldi horietan esango duela ofizialki Jaurlaritzak, bertan behera uzten duela Urkulurako proiektua.