Diputazioko Gizarte Politikarako Departamentuak bi zentro irekiko ditu ibarrean

Gorka Etxabe 2004ko urt. 23a, 18:00
Debagoienean gizarte zerbitzuak hobetzeko bi zentro irekiko ditu oraingo urtean Gipuzkoako Diputazioak. Gizarte Politikarako Departamentuko diputatu Ester Larrañagak aurreratu du Eskoriatzan eta Elgetan irekiko dituztela bi zentroak.

Debagoienean mendekotasun arazoak dituzten adinekoei laguntzeko bi zentro irekiko ditu aurten Foru Aldundiak. Zentro balioanizdun bat Elgetan, eguneko zazpi plaza dituena eta etxebizitza babestuetan beste hiru; eta eguneko zentro bat Eskoriatzan, 15 lagunendako tokiarekin.

Foru diputatuak adierazi duenez, zentro balioanizdunak “landa eremuetan gizarte zerbitzuen arloan atzemandako beharrei erantzuten dieten baliabideak dira”. Zentro horietan gizarte baliabide bat baino gehiago eskaintzen da (eguneko zentroa, etxebizitza babestuak,...), beste mota bateko zerbitzuekin batera (kulturalak,...).

Aurreikuspenak betez gero, Eskoriatzako eta Elgetako zentroak prest izango dira Irailerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak