Bilera horretan esku hartuko dute Debagoieneko alkateek, eta baita MCCko ordezkari eta Mondragon Unibertsitatekoek ere. Ondoren, 12:00etan, bi proiektuen inguruko azalpenak emateko prentsaurrekoa deitu dute.
Lanak laster
Tranbiaren proiektua nahiko aurreratuta dagoela uste dute inguruko alkateek. Gaur xehetasun gehiago izango dute, baina tranbiaren lanak laster hasiko direla aurreikusten dute.
Bergara eta Aretxabaleta artekoa izango da hasiera batean tranbia hori. Beranduago iritsiko da Eskoriatza eta Oñatira, eta hirugarren fasean Bergara eta Deba lotuko ditu tranbiak.