0-3 urte bitarteko haur hezkuntza publikoa aztergai Jaurlaritzarekin

Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Oñatiko alkateek proposamen bat egin diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari; herri horietan 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza, sare publikoan ere eskaini ahal izateko.

Joan den astean, egubakoitzean egin zuten bilera Jaurlaritzako arduradunekin. Orain, Hezkuntza Sailak eman beharreko erantzunaren zain daude.

Bailara osora zabaltzeko asmoa

Debagoieneko alkateek espero dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aste honetan emango duela erantzuna. Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Oñatiko alkateek, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza publikoa bailara osora zabaltzeko proposamena egin zuten Jaurlaritzaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak izeneko partzuergoa sortu du, herrietako eskaintza publikoa errazteko. Baina Arrasateko Udalak, esate baterako, ezezkoa eman dio formula horri.

Gaur egun, Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Oñatin dagoen 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzaren eskaintza guztia pribatua da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.