Otsailean abiaraziko du Mankomunitateak traste zaharren asteroko bilketa. Arrasate eta Bergaran martitzenetan bilduko dituzte, gainontzeko herrietan, berriz, eguenetan. Oñatiri dagokionez, azpimarratu, Udalak Mankomunitatearen esku utzi duela zerbitzua eta hemen ere astero egingo duela bilketa. Lehen, berriz, hilero egiten zuten Udalak. Zerbitzua ahalik eta ondoen eskaintzeko, Mankomunitateak telefono bat jarri du eskura: 943-71 19 38. Trasteak ateratzeko asmoa duenak, zenbaki horretara deitzea komeni da zer atera behar duen esanez.