Egibar nagusitu da Debagoienean

Oñati eta Antzuolan, Josu Jon Imaz aukeratu dute eta gainontzeko herrietan Joseba Egibar. Lehenengo itzuliko emaitzak errepikatu dira.

Azaroaren 6an egin zen lehenengo itzulia eta orduan lortutako emaitzak errepikatu dira bigarrenean. Atzoko bozketen ondorioz, Joseba Egibar nagusitu da Debagoienean.

Hauxek dira emaitzak, herriz herri:

  • Arrasaten, Egibarrek 37 boto eta Imazek 30
  • Aretxabaletan, Egibarrek 15, Imazek 9
  • Eskoriatzan, ez da bozketarik egin. Bilera bai, baina bozketarik ez. Lehenengo itzulian Egibarrek irabazi zuen.
  • Gatzagan, ez dago batzokirik.
  • Aramaion, Egibarrentzat izan dira boto denak.
  • Elgetan, 8 afiliatuk bozkatu dute, Denak Egibarren alde.
  • Bergaran, 80 botu egon dira. 74 Egibarrentzat, 5 Imazentzat eta zuri bat.
  • Antzuolan, Imazek 7 eta Egibarrek 0
  • Oñatin ere Imazek lortu ditu botu gehienak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.