'Asteleheneko Goienkaria'-ra harpidetzeko aukera webgune honetan

Goienkaria 2003ko abenduaren 18a

Asteleheneko Goienkaria-k 2004. urteko otsailean hasiko du bere ibilbidea eta urte osoan zehar kaleratuko da. Diru kopuru txiki bat ordainduta etxean jaso ahal izango da. Goiena.net-etik harpidetza egiteko aukera dago, modu erraz eta azkarrean.

Orain, astelehenetan ere bai

Orain arte, euskara elkarteek eta Goienak egubakoitzero-egubakoitzero eraman dizugu herriko eta bailarako berri, etxera, doan.

Hemendik aurrera beste egun batean ere eraman nahi dizugu, kopuru txiki bat ordainduta. Astelehenero zurekin egon nahi dugu: zuri zerbitzu hobea emateko eta euskarazko prentsa indartzeko.

Asteleheneko Goienkaria 2004. urteko otsailaren hasieran kaleratuko da lehenengoz eta urte osoan zehar kaleratuko da. Diseinu berri, erakargarri, ikusgarri eta modernoa izango du.

Zer eskaintzen dizu Asteleheneko Goienkariak?

  • Gure eskualdean asteburuan gertatutakoaren informazioa inork baino lehen eta inork baino sakonago.
  • Astean zehar albiste izango denaren aurrerapena eta hitzorduen berri.
  • Gure enpresen gaineko informazioa.
  • Zure herriko kirol taldeen kronikak, emaitzak, sailkapenak…
  • Ume eta gaztetxoen Eskola Kirolaren gaineko informazioa.
  • Asteburuko kirol ekitaldiekin egindako argazki-bilduma.
  • Gure kirol talde nagusiak (Reala, Athletic…) Debagoienetik ikusita.
  • Debagoienean antolatzen diren kultur ekitaldien kronikak.
  • Zerbitzu-informazioa: asteburuan jaiotakoen argazkiak, zorion agurrak, eskelak, intereseko telefonoak, lan poltsa, inmobiliariak…
  • Lehiaketak, denbora-pasak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak