Aske geratuko da gaur Enrike Letona

Iker Barandiaran 2003ko abe. 17a, 18:43
Enrike Letona arrasatearra bermepean askatuko dute gaur. Martitzenean, Audientzia Nazionaleko II. aretoan abokatuek aurkeztutako apelazio helegitea onartu zuten, eta hamabi mila euroko fidantza ezarri diote.

Enrike Letona arrasatearra bermepean askatuko dute gaur edo bihar. Audientzia Nazionaleko II. aretoan helegitea onartu dute. Haren familiak eta lagunek behin hamabi mila euroko fidantza ordaindu eta gestioak egin ondoren, kalera irtengo da Letona, bermepean. Oraindik epaiketaren zain gelditu beharko da.

Maiatzaren 16an, Letona aske utzi zuten, 30 urteko kartzela zigorra bete ondoren. Uztailaren 31n, ostera, atxilotu eta espetxeratu egin zuten, espetxe zigorra bete zuen sasoi bereko sumario bategatik.

Espainiako Estatuan preso bati halakorik gertatzen zaion lehenengo aldia da, eta helegiteak aurkeztu zituzten. Horrekin batera, herri bilgune zabala osatu zuten, eta horrek hainbat ekintza egin zituen Letonaren alde.

Gaur edo bihar, Letona kalera irtengo da, baina oraindik epaiketaren zain egon beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak