Joseba Ugalde, Arrasateko Udaleko zinegotziak esan digunez, guztiz garbia izango da zozketa hori. Ohi moduan, zenbakiak ateraz egingo da zozketa. Debagoieneko herritarrak izango dira gaurko zozketan, baita aramaiokoak ere, guztira 316 lagun daude zozketara deituta. Bakoitza zenbaki baten jabe da, eta zenbaki hori eskutan joango dira Uarkapera.