Lau ikasle saritu dituzte nota onak ateratzeagatik

Eneida Iturbe 2003ko abe. 4a, 14:13
Maite Albes arrasatearra, Agurtzane Crespo bergararra, Lourdes Etxebarria gatzagarra eta Miren Igartua aretxabaletarra kurtsoko lehenak izan dira beren ikasketetan.

Kutxak Gipuzkoako ikasle onenak saritu zituen pasa den martitzenean, abenduak 2, Donostian. Horien artean lau debagoiendar: Maite Albes, Agurtzane Crespo, Lourdes Etxebarria eta Miren Igartua.

Karrera-amaierako sariak ematen ditu urtero Kutxak. 2002-2003 kurtsoan ikasketak burutu zituzten ikaslean saritu dituzte. Hori bai, euren ikasketetan emaitzarik onenak lortu dituztenak. Lizentziatu, goi-mailako ingeniari eta arkitektoek 1.350 euroko saria jaso dute; eta diplomatu, ingeniari tekniko eta maixuek 1.050 eurokoa.

Ibarreko ikasle finenak

Maite Albes arrasatearrak ingenieritza teknikoa ikasi du, eta orain Madrilen ikasten ari da. Agurtzane Crespo bergararrak Giza zientziak-Enpresa ikasi du. Lourdes Etxebarria gatzagarra Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatu da. Azkenik, Miren Igartua aretxabaletarrak Haur Hezkuntzako ikasketak burutu ditu. Laurek Mondragon Unibertsitatean ikasi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak