Berriak finkatutako helburuak bete dira Debagoienean

Berriaren akzioen salmenta oso ondo joan da Debagoienean. Jarritako helburuak gainditu egin direla esan digu Juan Mari Larrartek, EKT S.A.-ko administrazio kontseiluko kideak. Hala ere, herri bat azpimarratzekotan, Oñati aipatu behar, jarritako helburuak bizkoiztu egin baitituzte. Oñatin, 76 mila euro bildu dituzte.

Berriaren akzioen salmenta bukatutzat eman dute, eta Juan Mari Larrartek Debagoienean saldutako akzioen berri eman dio Arrasate Irratiari. Oñatin saldu dute akzio gehien.

  • Oñati: 76 mila euro batu dira.
  • Arrasate: Aurreikuspenak gainditu dituzte, 70 mila euro lortuaz.
  • Aretxabaleta: 21.000 mila euro lortu dira.
  • Eskoriatza: 7.000 eruro.
  • Antzuola: 5.500 euro.
  • Elgetan 5.600.
  • Leintz Gatzagan, 600.

Orokorrean, Berriaren akzioen %90 salduta dago.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.