Goiena.net aurkeztu da jende aurrean

Gaur, goizeko 9:30ean egin dute Goiena.net webgunearen jendaurreko aurkezpena Arteagan, Arrasateko Uribarri auzoan. Hogeita hamar lagun inguru elkartu dira ekitaldian eta Goienako arduradunez gain, Miren Azkarate, Javier Retegi, Ignacio Lakunza eta Xabier Huitzi egon dira aurkezpenean.

Estepan Plazaolak, Goienako presidenteak gidatu du ekitaldia. Bertaratutakoei ongietorria egin ostean, berarekin mahaian eseri direnak aurkeztu ditu.

  • Iban Arantzabal, Goienako Telematika zuzendariak Goiena.net atariari buruzko azalpenak eman ditu, lehenik.
  • Javier Retegi, Eusko Ikaskuntzako presidenteak e-debagoiena izan du mintzagai.
  • Xabier Huitzi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendari nagusiak hartu du ondoren hitza.
  • Ignacio Lakunza, Debagoiena Mankomunitateko presidenteak ere mankomunitatearen iritzia azaldu du teknologia berrien aurrean.
  • Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak hartu du hitza azkenik.

Ordu erdiko ekitaldia egin eta gero, mokadutxoren bat hartzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.