INEMek emandako datuen arabera, 1.335 langabetu daude Debagoienean, abuztuan baino 17 lagun gehiago. Iazko iraileko datuekin alderatuta, berriz, %19ko igoera izan du langabezia tasak gurean.
Arrasaten, tasarik altuena
Datuak herriz herri ikusten baditugu, berriz, Arrasate da langabezia tasa altuena duen herria; biztanleria aktiboaren %5,28 dago langabezian, 578 lagun, guztira. Leintz-Gatzaga eta Elgeta, berriz, tasarik baxuenak dituzten herriak dira gure ibarrean: %1,53 da, hain justu, herri horietako langabezia tasa.
Hona hemen gainerako herrietako langabezia tasak: Antzuolan, %4,71; Aretxabaletan, %4,51; Bergaran, %4,63; Eskoriatzan, %3,94 eta Oñatin, azkenik, %4,19.