Puntu premian iritsi ziren Aretxabaleta eta Bergara Ibarrako derbira, denboraldiko aurreneko hiru jardunaldietan partidu bakarra baitzuten irabazita batzuek zein besteek. Batzuek hobeto hasi eta besteek gutxinaka neurria hartu, hamaika hamaikaren aurka ibili ziren denboran gertatutakoa ikusita berdinketa zatekeen agian emaitzarik justuena, baina Bergarak ezin izan zion aurre egin atsedenaldira iristear jasotako kolpeari, eta are gutxiago bigarren zatiko jokalari galerari.