1.330 gramoko onddoa hartu zuen

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urr. 5a, 13:45
Jose Mari Ilarduia 'Jin'-ek irailaren 30ean aurkitu zuen irudiko onddo ederra. Leku zehatzik esan ez duen arren, Elgeako (Araba) parajeetan aurkitu zuela, behintzat, aitortu zien koadrilakoei. Pozik ekarri zuen onddoa, eta are pozago prestatu lagunekin jateko. Gorla elkartean egin zuten hori. Sei lagun batu ziren eta plantxan prestatu zien Ilarduiak onddo gozo-gozoa. Koadrilakoak prest ditu beste halako afari baterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak