Azaroa amaitzearekin batera borobildu dute 'Azaroa gaztainatan' Osintxun

Idoia Aranbarri Arzuaga

Hilabete honetan zehar ospatu dute Azaroa gaztainatan ekimena Osintxun, eta gaur egin dituzte azken ekintzak. Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute frontoian eguerdian, eta ostean, jubilatuen bazkaria egin dute Txuringon.

Azaroan egitarau berezia ospatzen dute Osintxun. Jon Plazaolaren Aaita bakarrizketa saioarekin hasi zuten Azaroa gaztainatan eta gaur, hileko azken domeka, agurtu dute egitaraua. Hilabetearen balorazio positiboa egin du antolakuntza taldeko Leire Arbelaitzk: "Oso gustura egon gara, eta oso ondo joan da. Gaurkoa, gainera, egun borobila iza da. Bestetan, jaietan ekartzen ditugu Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, baina gaur ere jende asko batu da. Jubilatuen bazkaria ere izan dugu Txuringon eta 23 erretiratu elkartu dira. Bazkaria ere auzoko jendeak prestatu du eta primeran joan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak