Oinherrik bultzatu eta Jardun Euskara Elkarteak antolatu du ekimena, eta jolaserako erabiltzen ez diren espazioak horretarako ahalbidetzeko eskakizuna egitea du helburu. Jardunek haurrei eta familiei parte hartzeko dei egin die. Ordubetez askotariko jolasak egingo dituzte, plazan eta inguruan, "elkarbizitzarako eta gozamenerako" espazioa sortzeko. Kaleak eta plazak jolaserako ere badirela aldarrikatzeko eta haurrek herriko espazio publikoetan jolasteko duten eskubidea nabarmentzeko, jolasen ostean, 18:00etan, Irala kalean elkartuko dira, aldarrikapena egiteko eta talde-argazkia ateratzeko.