Algarakaren hirugarren edizioak zazpi bakarrizketari batuko ditu

Eki Letona Erretolatza

'Asier K' bakarrizketaria iazko Algaraka edizioan.

Algaraka Bakarrizketa Gauaren hirugarren edizioa egingo dute abenduaren 18an, egubakoitza, 20:00etan, Bergarako Seminarixoan. Josu Arrizabalaga, Maider Mimi, Bittor Rodriguez, Leo Bueriberi eta Eñaut Uriarte igoko dira oholtzara, gonbidatu berezi batekin batera. Asier Kortabarria Asier K bergararrak gidatuko du saioa.

Bergarako ukitu nabarmena izango du, gidaria eta bi bakarrizketari herrikoak baitira. Askotariko profilak elkartuko dira oholtzan: zientzia eta umorea uztartzen dituztenak, antzerkitik datozenak eta bakarrizketagintzan lehen urratsak egiten ari direnak.

Jardun Euskara Elkarteak antolatzen du ekimena, Bergarako Udalaren babesarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Goiena Komunikazio Taldeak, Errekak eta Bedelkarrek ere laguntzen dute, euskarazko bakarrizketariei oholtza eskainiz eta publikoari euskaraz barre egiteko aukera emanez; iaz, aretoa bete egin zen.

Sarrerak, abenduaren 2an

Bakarrizketari gonbidatuaren izena abenduaren 2an jakinaraziko dute, eta egun berean jarriko dira sarrerak salgai, bost euroan, algaraka.eus eta seminarixoa.eus webguneetan. Goiena telebistan emango dute saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak