Filmak Jorge Oteiza euskal artistaren unibertsoan barrena egindako bidaia musikal bat proposatzen du. Arantzazuko santutegiko organoaren inguruan garatzen da istorioa: Alegria zinemagilea bertan giltzapetuko da, Iñar Sastre pianistari hamalau gau kontatzeko. Hark, filmaren irudiak ikusi gabe, pianoaren bidez irudikatuko ditu gau horiek.
Hamalau gau, hamalau ilargi eta hamalau misterio biltzen ditu filmak. Oteizak Arantzazuko santutegiko fatxadan kokatutako hamalau apostoluei egiten die erreferentzia izenburuak. Gainera, Arantzazun grabatutako filmean Antzuolako Josebe Blanco ere agertzen da.
Zineklubaren saioak, beraz, zinema eta musika uztartzen dituen proposamena ekarriko du, Arantzazuko paisaia ardatz hartuta. Zuzendaria bertan izanik, filmaren sormen-prozesua eta grabazioaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.