Datorren asteleheneko ipuin-kontaketan galerak (heriotzak, dolua...) landuko dituzte. Azaldu dutenez, saioa kandelaren argia piztuz hasiko dute, "gure barruko argiaren metafora gisa. Tximeleta zuriak hartuko du su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko du, galera desberdinei lekua eginez eta dolu bidean, minari leku eginez nola goazen sentituz".
6 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta horiek heldu baten laguntzaz joan beharko dute. Aforoa mugatua da eta plazak izen-ematearen ordenean beteko direla adierazi dute Jardun Euskara Elkartetik. Jardunen bidez eman behar da izena: Oxirondon duten bulegoan, 605 71 24 69 edo 943 76 36 61 telefono zenbakietan edo jardunkultura@taupamugimendua.eus helbidera idatzita.