EH Bildu izan da bozkatuena Bergaran eta 2023an baino 1.203 boto gehiago lortu ditu

Josu Bilbao Atxutegi

Parte-hartzea, 82,49koa izan da Bergaran, aurreko hauteskundeetan baino 12 puntu handiagoa, eta EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena 7 puntu baino gehiagoko igoerarekin. EAJ bigarren indarra izan da botoen %20,80arekin, eta ia 5 puntu eta erdi behera egin du. PSE-EEk nabarmen egin du gora, eta PPk eta Voxek ere 2023an baino boto gehiago jaso dituzte.

Ia %83ko parte-hartzea izan da gaurko hauteskundeetan Bergaran –2023an baino 12 puntu handiagoa–, eta EH Bildu nagusitu da hautetsontzietan, botoen %51,14arekin. Ezker abertzaleak, 2023ko hauteskundeetan baino 1203 boto gehiago lortu dituzte, 7 puntu gehiago, hain zuzen ere. 

EAJ bigarren alderdirik bozkatuena izan da, botoen %20,80arekin, baina jeltzaleek 5,48 puntu behera egin dute. Hirugarren indarra PSE-EE izan da botoen %19,65arekin. Sozialistek nabarmen egin dute gora, bailara osoan bezala –Bergaran 3,58 puntu gora–. 

Eskuineko alderdiek ere boto gehiago jaso dituzte Bergaran. PP laugarren alderdirik bozkatuena izan da, 379 botorekin –2023an baino 107 gehiago), eta Voxek 121 boto jaso ditu, 2023an baino 64 gehiago. Fronte Zabalak, bestalde 142 boto jaso ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak