Lehenengoa bihar izango da, eta, Bergara inguruan, zazpi kilometro eta 300 metroko desnibela duen ibilbidea egingo dute. Hurrengo bi irteerak abenduaren 6an eta 19an izango dira, eta San Silvestreko ibilbidea egingo dute horietan. Entrenamenduak 08:30ean hasiko dira, Irala kaletik.
'Hankaluze mendi giroan'
Bergarako mendi taldeak beste irteera batzuk ere antolatu ditu. Hankaluze mendi giroan jarri diote izena ekimenari, eta San Silvestreko prestaketek duten helburu berarekin sortu dute: adin guztietako herritarrak kirol giroan elkartzearena, zehazki. Irteera horiek hilean behin eta asteazkenetan egingo dituzte. Ibilbide motzak izango dira, baina berezitasun batzuk izango dituzte: gauez eta frontalarekin korrika egitea, edota mendi lasterketetan erabiltzen den materiala probatzea. Antolakuntzak gehitu duenez, bestelako ekintzak ere egingo dituzte, hala nola San Silvestreko ibilbidea egonkortu eta prestatzeko lanak eta, noizbehinka, luntxak. Eguaztenean bertan egin zuten lehen irteera; hogei lagun batu ziren.