Urnieta Guria Jatetxea taldeari, etxetik kanpo, nagusitasun osoz irabazi zioten joan den asteburuan (25-32), eta 15 puntu dituzte poltsikoan. Ligan bigarren postuan daude; izan ere, gol aldeagatik, Ordizia dago, momentuz, lehen postuan. Atzetik, hamahiru punturekin, Munttarpe dago, eta hamaika puntu ditu laugarren postuan dagoen Tolosak. Hain zuzen ere, Tolosaren bisita jasoko dute bergararrek bihar, Labegaraietan, 17:00etan. Lidergoa eskuratzea ez dago bergararren esku, baina postu hori lortzeko lehian jarraitzeko helburuarekin kantxaratuko dira mutilak.
Emakumezkoek, etxetik kanpo
Mondragon Lingua BKE ere sendo ari da denboraldiko lehen heren honetan. Errenteriako Ereintza Beissier taldeari etxetik kanpo puntu bakarraren aldearekin irabazi ostean, Ordizian izango dute hurrengo erronka. Emakumezkoen taldea laugarren postuan dago, zortzi punturekin, lau garaipen eta bi porrotekin. Aurkari duten Ordizia Autopiak bost puntu ditu sailkapenean.