Foru Aldundiak abenduaren 11n banatuko ditu urteko kirolari eta kirol talde onenen sariak. Aldundiak aurreaukeraketa bat egin du, eta herritarrek azaroaren 17ra bitartean eman ahal izango dute botoa, Gipuzkoa.eus atarian. Hala, aukeratuen artean Andoni Calbano dago. Atleta bergararrak Birminghamgo Europako Txapelketan brontzezko domina irabazi du udan. Gainera, nazioarteko beste hainbat hitzordu nagusitan eta Espainiako Txapelketan podiumean izan da. Botoa emateko, hemen.