Figueroa bakarrik igoko da agertokira, baina hainbat pertsonaiari eta objekturi emango die ahotsa; besteak beste, paper zati bati, arkakuso-zirku bati eta gospela abesten duen sai arre bati. Abesti originalak eta zuzeneko musika ere izango dira bakarrizketan. Bentrilokiaren teknika tradizionala gaur egungo ikusleetara egokitzea du helburu artistak, jolasen bitartez. Sarrera zortzi euro da, eta Seminarixoaren webgunean eskura daitezke.