Bergarako Txistulari Bandak kontzertua emango du domekan, hilak 8, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 13:00etan izango da emanaldia eta bertan, musika tradizionala izango da bereziki protagonista. Besteak beste Jose Inazio Iztuetaren 'Alboradetako soinua' edo Jose Ignazio Ansorenak moldatutako 'Iturengo zortzikoa' joko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.