Bi autoren arteko istripua izan da AP-1 autobidean Bergaran

Mirari Altube Arrese

Bi autok talka egin dute eta horietako bat irauli egin da AP1 autobidean Bergaran, Eibarrera bidean; 17:15ak bueltan izan da istripua. Auto horietako bateko gidaria zauritu egin da eta ospitalera eraman dute. Istripuaren ondorioz auto ilarak sortu dira.

Errepidea erabat itxi dute istripua gertatu denean eta gero, eskuineko erreia ireki dute; 2 kilometrotako auto ilarak sortu dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak