Labegaraietan hasiko du Espainiako liga denboraldia Burdiñolako alebin taldeak, zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza

Burdiñola hockey-ko alebin taldea.

Madril, Jaen, Ourense zein Valladolidetik etorritako taldeak lehiatuko dira zapatuan Labegaraietan, Bergarako Burdiñolarekin batera; sei talde guzira, 80 hockey jokalari baino gehiago. Egun osoko jardunaldia izango da.

Hokey lineako alebinen Espainiako Ligako denboraldi hasierako partidak jokatuko dira Bergarako Labegaraieta kiroldegian zapatuan, azaroak 7. Madril, Jaen, Ourense zein Valladolidetik etorritako taldeak lehiatuko dira, Burdiñolarekin batera; sei talde guzira, 80 hockey jokalari baino gehiago. 

Lehen partidua 10:00etan izango da eta 18:30ean azkena. Burdinolaren youtube kanaletik ere ikusi ahal izango dira.

  • 10:00etan: Burdinola - Club Xauen Patina Lagartos (Jaen)
  • 11:15ean: Morcegos (Ourense) - Tres Cantos (Madril)
  • 12:30ean: CPL Valladolid - Joker Floors Las Rozas (Madril)
  • 16:00etan: Morcegos - Burdiñola
  • 17:15ean: Joker Floors Las Rozas - Club Xauen Patina Lagartos
  • 18:30ean: Tres Cantos - CPL Valladolid

Liga ezberdinetan lehian

Burdinola irristaketa elkartea 2017an sortu zen. Egun 150 ume, gazte eta nagusik hartzen dute parte astean Labegaraietan egiten dituzten entrenamenduetan. Euskadiko ligako kategoria guztietan lehiatzen da –kategoria batzuetan bi talderekin– eta Espainiako Ligan ere maila bakoitzean du talde bat, infantiletan bi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak