"Erabilera desegokiagatik" Bergarako Txiki Txokoa itxi dute arazoari irtenbidea aurkitu bitartean

Idoia Aranbarri Arzuaga

Bergarako Txiki Txokoan eragin dituzten kalteak. (Argazkiak: Bergarako Udala).

Bergarako Udalak jakinarazi du "aspaldian" gunearen "erabilera desegokia" egin dutela zenbait herritarrek (apurketak eta zikinkeria, besteak beste), eta arazoari irtenbidea aurkitu bitartean, Txiki Txokoa itxita egongo dela.

Udalak adierazi du, orain arte modu komunitarioan erabili izan dela espazioa bertako haur, guraso eta zaintzaileen aldetik. Izaera komunitario hori mantentzen jarraitu gura du Udalak, eta aurreratu du "neurri egokiak" aztertzen ari dela Txiki Txokoa lehenbailehen berriro irekitzeko. Aurreratu dutenez, aukeretako bat da gunera sartzeko identifikazio-txartel bidezko sistema jartzea.

Udalak herritarrek dei egin die gunea zaintzeko: "Txiki Txokoa denona da, eta denon artean zaindu behar da. Neurriak zehaztu ahala, Udalak jakinaraziko du zer erabaki den, noiz eta nola irekiko den berriro ere". Azaldu dute pare bat astez egongo dela itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak