Trukuzikin Skate Festaren antolatzaile Joxe Mari Larrañagaren esanetan, eguna "oso ondo" joan zen, nahiz eta "gustatu baino jende gutxiago" gerturatu: "Azkenean giro ederra egin digu eta gauzak pentsatu genituen bezala atera dira”. Txapelketako maila oso altua izan dela nabarmendu du Larrañagak: “Bai senior eta bai junior mailan inoizko mailarik altuena izan dute parte hartzaileek".